Gomazko
paleta trinketean jokatzen den kirol ezagun eta ez zuzena da, hau da, pilota
frontisean jo behar du derrigor. 2 vs 2ren aurkako partidu egoerak ematen dira
eta parte hartzeko ezinbestekoa da erreminta baten erabilera ,kasu honetan, egurrezko
paleta. Pilotaren kasuan, gomazko pilota azkarra eta arina dela esan genezake.
Horrez gain, betaurreko berezi batzuk erabiltzea beharrezkoa da. Gainera, aipatzekoa da pilotarekiko erlazioa jokamolde honetan kolpea dela.
Frontoiari dagokionez, 30 metro luzera ditu eta honen berezitasunetako bat
teilatu baten presentzia da. Horrez gain, metalezko xafla bat eremu debekatu
bat mugatzen du. Gainera, aipatzekoa da teilatu azpian kokatuta dagoen sare
bat, garrantzi handia baitu puntuak amaitzeko orduan. Izan ere, bertan punpa
ondoren emanez gero puntua lortuko du bikote horrek, ez ordea boterik gabe
zuzenean sarea jotzen badu. Trinketearen eskuin eta ezkerraldean marra bat dago
eta lerro horretatik gora pilota punparik gabe jotzen badu puntua
aurkariarentzat izango da.
Gomazko
paleta Trinketean 30 puntu egiten
dituen lehenak bilakatuko da irabazle,abantailarik gabe,luzapenik gabe eta
desberdinketarik gabe. Nahiz eta gaur egun, mundialetan eta munduko kopetan
berezitasuna setaren bidezko puntuazioan ematen da: 15 puntuko bi set jokatzen
dira eta bikote bakoitza bana irabaztekotan hirugarren set bat jokatuko
litzateke 10 tantora.
Kirol
honetan,frontoian jokatzen diren gehienak bezala sakea izugarrizko garrantzia du, erasotzeko lehen kolpea baita.
Sakatzailea aurreko puntua irabazitako bikoteko edozein izango da, nahiz eta
gehienetan aurrelariaren eginkizuna izan. Sakearen noranzkoari dagokionez,
ezkerretik eskuinera da eta marra zehatz bat zeharkatu (4 marraren atzetik punpa egin eta 4 zenbakia gainditu) behar du ezkerreko horma
ukitu gabe. Teilatuari paralelo dagoen marraren ezkerreko aldean jotzen badu
punpak sake egiteko beste aukera bat izango genuke eta beste behin egitekotan
puntua zuzenean beste taldearentzat izango litzateke. Sakearen beste
helburuetako bat, aurrelaria gainditzea izango da airez ez sartzeko eta arazoak
ekiditeko. Gainera atzelariak airez ez sartzeko sakeak egiten ahalegintzen da
sakatzaileak. Gehienetan jokalariek, indarrezko sakea bilatu beharrean kolpe
tekniko kokatua bilatzen dute.
Kolaborazio-oposizioko
kirol baten aurrean gaudenez, taldekideen arteko komunikazioa ezinbestekoa da partiduko emaitza ahalik eta hoberena
izateko. Izan ere, postu espezifiko bakoitzeko kideak, hau da, aurrelariak eta
atzelariak funtzio zehatzak izango dituzte. Aurrelarien kasuan, atzelariei
teilatuan emango diren punpa kopurua abisatuko zaie, baita pilota errebotera
utzi edo airez kolpatzeko aholkua. Atzelarien kasuan berriz,aurrelariei airez
sartu edota frailera edo bi paretara joateko aholkua esango zaie.
Kokapenak ere berebiziko garrantzia du.Postu espezifikoko aurkarien artean posizioa
ez galtzeko lehia izugarria ematen da. Aurrelariak frontoiko lehen marraren
ondoan kokatuko dira, erdiko eremuan baina teilatura pixka bat gehiago
gerturatuz, sarea zaintzeko.Atzelariak berriz, sakeko marraren inguruan ibiliko
da, eskuineko aldean denbora gehiena pasata alegia.
Argazki honetan ikusten den
bezala, aurrelaria sarea zaintzeko eginkizuna du.
Kokapenarekin
erlazioa duen desplazamenduak
azaltzea ere garrantzizkoa da, izan ere bi desplazamendu mota bereiz ditzakegu:
longitudinalak eta lateralak:
-Longitudinalak
frontisera gerturatu edo urruntzen gaituztenak izango dira,hau da trinketean
aurrera eta atzera joatea.
-Lateralak
berriz, kantxan zehar ezker hormara(teilatura) eta eskuin hormara gerturatzen gaituztenak dira
Bikotekide
bakoitzak funtzio konkretu bat du:
-Atzelariek, ordea, beste atzelariaren akatsa bilatzea dute helburu, bai efektuen bidez eta bai pilota eskuineko hormara ahalik eta gehien gerturatuz. Atzelarien tantoen baturan kolpeen %80a ematen dituztela esan genezakeen, eta horrez gain, tantoen erantzukizunaren eramaileak dira gehien bat. Noizbehinka, atzelariek bi pareta bilatzen dute aurrelaria mugiarazteko.
Paletako kirol gehienetan bezala, honetan ere esku biren erabilera zuzena komenigarria da. Izan ere, jokalari profesionalen artean mexikarrek soilik erabiltzen dute errebeseko kolpea.
Paleta
heltzeko moduari dagokionez kontinentala nagusiena da, baina pilotari bakoitzak
bere gustuen arabera hartzen du paleta. Erreminta honen kirtena pilotari
bakoitzak erabakitzen du berea.
Tenis kirtena |
Kirten zuzena |
Ertzadun kirtena |
Kirol honetan, jokaldi ezberdinak bereiz ditzakegu puntuak amaitzeko:
-Bi pareta: Pilotari jo eskuineko
paretara bideratzeko nahiarekin, eskuineko paretan jo ondoren pilota frontisera
joango da eta sarera sartzea saiatuko gara pilotak punpa egin ondoren, modu
honetan puntu zuzena lortzeko.
-Hiru pareta: Pilota airez kolpatu eta
dakarren indarra aprobetxatuz ezkerreko horman lehenengo eman beharko du, ondoren,
punparik egin gabe frontisean zuzenean eman beharko du, eta geroago eskuin
horma , bukatzeko punpa egiterakoan sarera sartzea komenigarria izango
litzateke.
-Frontis-Eskuin pareta-Punpa-Sare: Frontisera bideratu kolpea, boterik eman gabe eskuin pareta ukitu eta
punpa ondoren sarera sartzen saiatu.
-Frontis-Ezker
horma-Punpa-Zabalera: Pilota zuzenean frontisera
bideratu ondoren ezker horma ukitu eta teilatuan boterik eman gabe kantxan
punpa egitea. Jokaldi mota honekin ez dira tanto zuzen gehiegi egiten baina atzelaria
mugiarazteko oso aproposa da.
-Frontis-Punpa-Sare: Pilotariak frontisera kolpatu zuzenean eta punpa ondoren sarera
sartzen saiatu. Gehienetan aurrelarien jokaldia da hau, puntu zuzena lortzeko
modu ezin hobea baita.
-Frailera zuzenean: Pilota intentzio osoz frontisa eta eskuin horma elkartzen dituen
eremu berezira bideratu, hau da frailera. Hemen emanez gero, trinketearen
aurreko ezker partera joango da pilota, frontisaren oso gertu hain zuzen ere. Frailearen
erabilera egokiak, puntu asko lortzeak ekar dezake, zaila baita pilotara modu
aproposera.
Jokamolde
honetan efektuen erabilera garrantzi
izugarria du bai atzelarietan bai aurrelarietan, pilotak frontisera jotzerakoan
eta punpa egiterakoan norabide bitxiak hartzen baititu. Pilota kolpatzerakoan segun
eta zein alturarekin jokatzen dugu efektu ezberdinak hartuko ditu
pilotak.Efektuen artean lau bereiztuko ditugu: belaunaren parean egiten dena, aldakaren
parean egiten dena, aurpegiaren altueraren parean egiten dena eta bukatzeko
buruaren gaineko kolpea.
Paleta goma trinketean tantoak irabazteko eta galtzerako ordun, jokaldi edo kolpe desberdin asko ikusi daitezke.
Puntuak irabazteko orduan normalean aurrelaria da
puntu hauek lortzen dituena, beraien eginkizunik garrantzitsuena puntuak
amaitzea baida. Puntu hauek lortzeko
orduan gehien ikusten den jokaldia bi pareta punpa eta pilota sarera sartzea da, frailea asko erabiltzen da tanto
amaitzerako orduan ere bai, aurrelariak oso joko azkarra eta bizia dute eta
pilotari abiadura handiz ematen diote eta abiadura honen bitartez puntu asko
lortzen dira, bai oposizioko aurrelariari pilota gorputzera botataz edo
atzelariak utzi duen espazio librera pilota bideratuz. Atzelarien kasuan puntu
gehienak pilota eskuin hormara bideratuz eta oposizioko atzelariak pilota hori
hormatik atera ezin izatea da, bi pareta punpa eta pilota sarera sartzea ere
erabiltzen da eta frailea noizbehienka erabiltzen da puntua amaitzeko.
Puntuak galtzerako
orduan, gehienetan
aurrelarien kasuan puntuak amaitzeko intentzioarekin pilota kolpatzea eta
gehiegi arriskatzeagatik pilotak txapan jotzea edo lehenago aipatutako eremu
debekatuetan jotzea (txaparen azpian, pilota sarera zuzenean botatzea…).
Atzelarien kasuan tanto gehienak eskuin aldeko xaflatik gora pilota botatzea
da, atzelariek etengabe pilota eskuin aldera bideratzen dute oposizioko
bikoteari gehio behartzeko eta batzutan pilota xaflatik gora joaten da puntua
galduz.
-http://www.solopaleta.com
-http://www.fepelota.com
Eta paleta goma trinketeko lehen klasea nolakoa izango litzatekeen jakiteko gogoa baduzue hona hemen youtuberako esteka bat:
-http://www.youtube.com
ELKARRIZKETA
BIBLIOGRAFIA
Espainiar komite olimpikoa (1991) Pelota
PARTAIDEAK
ASIER SANZ
ARITZ MILLAN
ANDER MONSERRAT
JOSEBA ZABALA