jueves, 22 de noviembre de 2012

Euskal Pilotaren jokamoldea: Paleta goma trinketea



Gomazko paleta trinketean jokatzen den kirol ezagun eta ez zuzena da, hau da, pilota frontisean jo behar du derrigor. 2 vs 2ren aurkako partidu egoerak ematen dira eta parte hartzeko ezinbestekoa da erreminta baten erabilera ,kasu honetan, egurrezko paleta. Pilotaren kasuan, gomazko pilota azkarra eta arina dela esan genezake. Horrez gain, betaurreko berezi batzuk erabiltzea beharrezkoa da. Gainera, aipatzekoa da pilotarekiko erlazioa jokamolde honetan kolpea dela.









Frontoiari dagokionez, 30 metro luzera ditu eta honen berezitasunetako bat teilatu baten presentzia da. Horrez gain, metalezko xafla bat eremu debekatu bat mugatzen du. Gainera, aipatzekoa da teilatu azpian kokatuta dagoen sare bat, garrantzi handia baitu puntuak amaitzeko orduan. Izan ere, bertan punpa ondoren emanez gero puntua lortuko du bikote horrek, ez ordea boterik gabe zuzenean sarea jotzen badu. Trinketearen eskuin eta ezkerraldean marra bat dago eta lerro horretatik gora pilota punparik gabe jotzen badu puntua aurkariarentzat izango da.



Gomazko paleta Trinketean 30 puntu egiten dituen lehenak bilakatuko da irabazle,abantailarik gabe,luzapenik gabe eta desberdinketarik gabe. Nahiz eta gaur egun, mundialetan eta munduko kopetan berezitasuna setaren bidezko puntuazioan ematen da: 15 puntuko bi set jokatzen dira eta bikote bakoitza bana irabaztekotan hirugarren set bat jokatuko litzateke 10 tantora.

Kirol honetan,frontoian jokatzen diren gehienak bezala sakea izugarrizko garrantzia du, erasotzeko lehen kolpea baita. Sakatzailea aurreko puntua irabazitako bikoteko edozein izango da, nahiz eta gehienetan aurrelariaren eginkizuna izan. Sakearen noranzkoari dagokionez, ezkerretik eskuinera da eta marra zehatz bat zeharkatu (4 marraren atzetik punpa egin eta 4 zenbakia gainditu) behar du ezkerreko horma ukitu gabe. Teilatuari paralelo dagoen marraren ezkerreko aldean jotzen badu punpak sake egiteko beste aukera bat izango genuke eta beste behin egitekotan puntua zuzenean beste taldearentzat izango litzateke. Sakearen beste helburuetako bat, aurrelaria gainditzea izango da airez ez sartzeko eta arazoak ekiditeko. Gainera atzelariak airez ez sartzeko sakeak egiten ahalegintzen da sakatzaileak. Gehienetan jokalariek, indarrezko sakea bilatu beharrean kolpe tekniko kokatua bilatzen dute.



Kolaborazio-oposizioko kirol baten aurrean gaudenez, taldekideen arteko komunikazioa ezinbestekoa da partiduko emaitza ahalik eta hoberena izateko. Izan ere, postu espezifiko bakoitzeko kideak, hau da, aurrelariak eta atzelariak funtzio zehatzak izango dituzte. Aurrelarien kasuan, atzelariei teilatuan emango diren punpa kopurua abisatuko zaie, baita pilota errebotera utzi edo airez kolpatzeko aholkua. Atzelarien kasuan berriz,aurrelariei airez sartu edota frailera edo bi paretara joateko aholkua esango zaie.

Kokapenak ere berebiziko garrantzia du.Postu espezifikoko aurkarien artean posizioa ez galtzeko lehia izugarria ematen da. Aurrelariak frontoiko lehen marraren ondoan kokatuko dira, erdiko eremuan baina teilatura pixka bat gehiago gerturatuz, sarea zaintzeko.Atzelariak berriz, sakeko marraren inguruan ibiliko da, eskuineko aldean denbora gehiena pasata alegia.







Argazki honetan ikusten den bezala, aurrelaria sarea zaintzeko eginkizuna du.






  Kokapenarekin erlazioa duen desplazamenduak azaltzea ere garrantzizkoa da, izan ere bi desplazamendu mota bereiz ditzakegu: longitudinalak eta lateralak:

       -Longitudinalak frontisera gerturatu edo urruntzen gaituztenak izango dira,hau da                   trinketean aurrera eta atzera joatea.
                 -Lateralak berriz, kantxan zehar ezker hormara(teilatura) eta eskuin hormara gerturatzen     gaituztenak dira


                  

            Bikotekide bakoitzak funtzio konkretu bat du:

-Aurrelarien kasuan, bere eginkizun nagusienetarikoa puntua ahalik eta azkarren amaitzea da, pilotari bizitasun handia emanez. Jokamolde honetan aurrelariek kolpe guztien %20a ematen dituzte gutxi gorabehera.








-Atzelariek, ordea, beste atzelariaren akatsa bilatzea dute helburu, bai efektuen bidez eta bai pilota eskuineko hormara ahalik eta gehien gerturatuz. Atzelarien tantoen baturan kolpeen %80a  ematen dituztela esan genezakeen, eta horrez gain, tantoen erantzukizunaren eramaileak dira gehien bat. Noizbehinka, atzelariek bi pareta bilatzen dute aurrelaria mugiarazteko.


 

        

                   Paletako kirol gehienetan bezala, honetan ere esku biren erabilera zuzena komenigarria da. Izan ere, jokalari profesionalen artean mexikarrek soilik erabiltzen dute  errebeseko kolpea.

      Paleta heltzeko moduari dagokionez kontinentala nagusiena da, baina pilotari bakoitzak bere gustuen arabera hartzen du paleta. Erreminta honen kirtena pilotari bakoitzak erabakitzen du berea. 

Tenis kirtena

Kirten zuzena

Ertzadun kirtena





       

 Kirol honetan, jokaldi ezberdinak bereiz ditzakegu puntuak amaitzeko:

-Bi pareta: Pilotari jo eskuineko paretara bideratzeko nahiarekin, eskuineko paretan jo ondoren pilota frontisera joango da eta sarera sartzea saiatuko gara pilotak punpa egin ondoren, modu honetan puntu zuzena lortzeko.

-Hiru pareta: Pilota airez kolpatu eta dakarren indarra aprobetxatuz ezkerreko horman lehenengo eman beharko du, ondoren, punparik egin gabe frontisean zuzenean eman beharko du, eta geroago eskuin horma , bukatzeko punpa egiterakoan sarera sartzea komenigarria izango litzateke.

-Frontis-Eskuin pareta-Punpa-Sare: Frontisera bideratu kolpea, boterik eman gabe eskuin pareta ukitu eta punpa ondoren sarera sartzen saiatu.

-Frontis-Ezker horma-Punpa-Zabalera: Pilota zuzenean frontisera bideratu ondoren ezker horma ukitu eta teilatuan boterik eman gabe kantxan punpa egitea. Jokaldi mota honekin ez dira tanto zuzen gehiegi egiten baina atzelaria mugiarazteko oso aproposa da.

-Frontis-Punpa-Sare: Pilotariak frontisera kolpatu zuzenean eta punpa ondoren sarera sartzen saiatu. Gehienetan aurrelarien jokaldia da hau, puntu zuzena lortzeko modu ezin hobea baita.

-Frailera zuzenean: Pilota intentzio osoz frontisa eta eskuin horma elkartzen dituen eremu berezira bideratu, hau da frailera. Hemen emanez gero, trinketearen aurreko ezker partera joango da pilota, frontisaren oso gertu hain zuzen ere. Frailearen erabilera egokiak, puntu asko lortzeak ekar dezake, zaila baita pilotara modu aproposera.



Jokamolde honetan efektuen erabilera garrantzi izugarria du bai atzelarietan bai aurrelarietan, pilotak frontisera jotzerakoan eta punpa egiterakoan norabide bitxiak hartzen baititu. Pilota kolpatzerakoan segun eta zein alturarekin jokatzen dugu efektu ezberdinak hartuko ditu pilotak.Efektuen artean lau bereiztuko ditugu: belaunaren parean egiten dena, aldakaren parean egiten dena, aurpegiaren altueraren parean egiten dena eta bukatzeko buruaren gaineko kolpea.



                




            Paleta goma trinketean tantoak irabazteko eta galtzerako ordun, jokaldi edo kolpe desberdin asko ikusi daitezke.


Puntuak irabazteko orduan normalean aurrelaria da puntu hauek lortzen dituena, beraien eginkizunik garrantzitsuena puntuak amaitzea baida. Puntu  hauek lortzeko orduan gehien ikusten den jokaldia bi pareta punpa eta pilota sarera  sartzea da, frailea asko erabiltzen da tanto amaitzerako orduan ere bai, aurrelariak oso joko azkarra eta bizia dute eta pilotari abiadura handiz ematen diote eta abiadura honen bitartez puntu asko lortzen dira, bai oposizioko aurrelariari pilota gorputzera botataz edo atzelariak utzi duen espazio librera pilota bideratuz. Atzelarien kasuan puntu gehienak pilota eskuin hormara bideratuz eta oposizioko atzelariak pilota hori hormatik atera ezin izatea da, bi pareta punpa eta pilota sarera sartzea ere erabiltzen da eta frailea noizbehienka erabiltzen da puntua amaitzeko.


Puntuak galtzerako orduan, gehienetan aurrelarien kasuan puntuak amaitzeko intentzioarekin pilota kolpatzea eta gehiegi arriskatzeagatik pilotak txapan jotzea edo lehenago aipatutako eremu debekatuetan jotzea (txaparen azpian, pilota sarera zuzenean botatzea…). Atzelarien kasuan tanto gehienak eskuin aldeko xaflatik gora pilota botatzea da, atzelariek etengabe pilota eskuin aldera bideratzen dute oposizioko bikoteari gehio behartzeko eta batzutan pilota xaflatik gora joaten da puntua galduz.


Azkenik, trinketan jokatzen den paleta gomari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu bisitatzeko web orri batzuk: 

-http://www.solopaleta.com

-http://www.fepelota.com

Eta paleta goma trinketeko lehen klasea nolakoa izango litzatekeen jakiteko gogoa baduzue hona hemen youtuberako esteka bat:

-http://www.youtube.com



ELKARRIZKETA



  
BIBLIOGRAFIA

Espainiar komite olimpikoa (1991) Pelota

           PARTAIDEAK

ASIER SANZ

ARITZ MILLAN

ANDER MONSERRAT

JOSEBA ZABALA

21 comentarios:

  1. Datuak jasotzeko iturri desberdinak ikus ditzakegu. Lehenik eta behin, bibliografian agertzen zaigun erreferentziaren bitartez. Elkarrizketak ere agertzen dira bideo formatoaren bitartez.
    Aurkezpena oso argia da. Ondo ordenatua eta zehatza. Eskema desberdinak ikusten ditugu egindako eta galdutako tantoak azaltzen dituztenak.
    Irakaskuntza tresnei dagokienez, bideo ugari agertzen dira, nahiko argiak direna. Argazkiei buruz gauza bera diot.
    Kolaborazio lana dela ondorioztatu dezakegu, beraiek egindako elkarrizketaren bidez adibidez. Dena den, bideoan ez da taldekiderik agertzen.
    Jokamoldearen egitura argi eta zehaztasunez deskribiturik dago hasieratik. Ez da zalantzarik geratzen ea joko zuzen edo ez-zuzena den, duelu motaren inguruan…Hau da, era erraz batean ulertzeko moduan agertzen da, aurretik aipatutako puntuei instalazio mota, materiala, puntuazioa etab. gehitu behar dizkiegularik. Sakea ere agertzen da, honek duen garrantzia azpimarratuz.
    Jokaldi desberdinen, efektuen eta kokapenaren azalpenen bitartez, joko ekintza deskribatu digute.

    Konklusio bezala esan behar dut, lana gustatu egin zaidala. Era argi eta zehatzean azalduta eta antolatuta dago, zalantzarako tarterik utzi gabe. Lana hobetzeko proposatu dezakedan gauza bakarra da, beraiek egindako bideoan taldekide guztiak agertzea, honen bidez kolaborazio kutsu handiagoa emanez.
    Kalifikazioa: 8,5
    Irati Aritzeta

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. - Iturri ezberberdinen erabilera antzematen da testuan, hala nola, web orriak, elkarrizketak, bideoak, komiteak etab. Testuak ordena logiko bat darama baina atal bakoitzaren gainean izenburu txiki bat jarri bazuten hobeto egongo litzateke. Grafiko eta eskemak oso lagungarriak gertatzen dira jokamoldeko datuak ikusi eta ulertzeko.
    - IKT tresnen erabilera ere argia da, bideoak, irudiak, grafikoak etab. erabili dituztelako.
    - Kolaborazio lana egon dela ziurtatzen du elkarrizketako bideoak, nahiz eta bideoan ez den taldekiderik agertzen.
    - Jokamoldearen egitura modu argi eta ordenatuan azaltzen dute: Joko mota, duelua, instalazioak, materiala eta garrantzi handia duten ezaugarriak ondo azpimarratzen dituzte (sakea adibidez). Horrez gain, bideo ugari daudenez haietan ikusten den joko-ekintzak ere ideia oso argi bat uzten digu jokamoldearen egituraz. Tantoari eta markagailuari dagokionez ere argibide zehatzak agertzen dira.
    - Joko ekintzari dagokionez oso ondo azalduak daude efektuen eragina eta tantoak irabazi nahiz galtzeko moduak.

    Orokorrean oso lan ona egin dute, bereziki, oso gustuko baitut argentinar paleta eta asko lagundu baitit jokamolde honekiko nire ezagutza handitzen. Hobetzeko aholku moduan, testuaren ordena eta paragrafoak hobetzea proposatuko nieke.

    NOTA: 8,75
    Mikel Mujika Garcia

    ResponderEliminar
  4. Informazioa biltzerako orduan argi geratzen da lan handia egin duzuela,erreferentziak ipini dituzue elkarrizketa bikaina egin duzue eta bideo pila jarri duzue jokamoldea ahalik eta hobereen ulertzeko eta hori irakurleari asko errazten dio jokamoldea ulertzen. IKT tresnak erabili dituzue argazkiak, bideok, baita grafikoak ere. Kolaborazio lana ez dakit eman den bideoan ez baitzaizue ikusten, baina nire ustez horrelako lan handia egoteko zihur egon dela kolaborazio lana. Jokamoldea oso ondo azaldu duzue, agian izenburuak jartzea falta zaizue, baina bestela oso ondo dago, jokaldi motetan asko sakondu duzue partidan zehar oso garrantzitsuak baitira. Gainera ipini egin duzue nola egin daitezkeen tantoak eta zeintzuk diren tantoak galtzeko modu ohikoenak. Asko gustatu zait zuen lana eta gainera ikusten da zuek ere lan handia egin duzuela, aholku bezala izenburu gehiago jartzeko esango nizueeke edo garrantzitsuak diren gauzak azpimarratzeko.
    Nota: 9,25
    Iñigo Echarri Aramburu

    ResponderEliminar
  5. Informazioa jasotzeko, ikusten da hainbat toki desberdinetan bilatu dutela, izan ere informazio asko biltzen dute jokamolde honi buruz, nahiz eta aurretik aipatu duten moduan, izenburen falta izan. IKT tresnak asko erabili dituzte, bideoak, argazkiak, grafikoak... eta hori oso baliagarria izan da irakurtzerako orduan, horren astuna ez izateko. Kolaborazioa egon dela argi dago, izan ere kolpeen bideoa talekideek grabatu du, eta elkarrizketan ikusten da nola agerzen den taldeko bat, nahiz eta beraien intentsioa hori ez izan.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, ordenatuta eta oso ondo azladuta dago dena, gainera dudren bat egotekotan bio ugari daude, eta oso baiagarriak direnak. Eta azkenik, joko ekintzari dagokionez, l handia egin zue bai azaltze eta ba ere bideo grazeko, azalduz zeintzuk diren tanto ohenak jokade honetan.
    Orokorrean ikusten da nahiko denbra eman duuela lan hau egiten, eta hori ikusten da bai bideoetan, grafikoetan... gehien gustatu zaidana izan da bideoen ugaritasuna, izan er ez nek horren beste bideo zeudenik jokame honi buruzkoak, horregatik nire ustez merezi duten nota 8.5 bat da.
    Jon Pinuaga

    ResponderEliminar
  6. Blog hau oso ondo dago nire ustez.
    Hasteko, informazio iturri ezberdinetatik atera dutela ikusten da, informazio asko baitago.
    IKT tresnak ezberdinak ere erabili dituzte,bideoak marrazkiak,argazkiak etab.
    Lana ondo ordenaturik dago, parrafo argiak erabiliz.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, nahiko argi agertzen da joko ez – zuzena dela, 2-2ren aurka jokatzen dutela, egurrezko paletaz eta gomazko pilota azkar batez jokatzen dela eta pilotarekiko erlazioa kolpea dela. Honekin batera, instalazioaren ezaugarriak agertzen dira, eta baita sakea nondik nora egin behar den eta tantoak nola lortu eta galdu egiten diren ere. Honetaz aparte, markagailua edota patinaren iraupena azaldu dira ( 30 puntutara), baina ez da marrari buruzko ezer azaldu.
    Azkenik, joko ekintza deskribatu egin dute, nork sakatzen duen (bikoteko edonork), eta sakearen momentuan jokalariak nola kokatzen diren azalduz.
    Hau guztia esanda 8,75 eko nota jarriko nioke talde honi.

    ResponderEliminar
  7. Informazio iturri desberdinak erabili dituzuela ikusten da, hala nola, liburuak, web orrialdeak, argazkiak, elkarrizketa, bideoak… Azken hauek ondo erabili dituzue testuan zehar testuan azaldutakoa gehiago argitzeko.
    Jokoaren egiturari dagokionez azalpena argia da. Hitz gutxitan azaldu duzue baina zalantzarik utzi gabe. Agian apur bat solte geratu zaizuen gauza bakarra tantoak zehazki noiz irabazi eta noiz galtzen diren argitzea izan da (jokamoldea euskal pilotari buruz ezer ez dakien bati azaltzea delako helburua), nahiz eta lanean zehar, joko ekintzaren barruan, jokalariek haien postu espezifikoen arabera tantoak lortzeko zer egiten duten azaltzen duzuen.
    Joko ekintzaren azalpena oso argia eta konpletoa da, une oro bideoak erabiltzen dituzuelako, bai efektuak, bai ohiko jokaldiak … azaltzeko.
    Agian faltan dagoen gauza bakarra taldekide guztien parte hartzea da, edo behintzat taldekide guztien parte hartzea ikusi ahal izatea bai bideoetan agertuz edota zuen argazkiren bat jarriz.
    Bloga erreza da irakurtzeko nahiz eta sarrera bakarrean egon eta hainbeste bideo egoteak erraztu egiten du irakurlearen lana.
    Laburbilduz, bloga oso ondo dago, grafiko ezberdinen erabilerak ezberdindu egiten du blog hau besteengandik. Zerbait hobetu behar izatekotan taldekide guztiak bideoan agertzea izango zen.
    KALIFIKAZIOA: 8,75
    Iker Leal

    ResponderEliminar
  8. Hona hemen aurkezten zaigun jokamoldea aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako, izan ere, pasaden klase praktikoan jokamolde hau ezagutu eta jokatu genuen eta asko atsegin izan nuen. Hasteko, informazio iturrietaz esan dezakegu iturri anitz erabili dutela ikus daitekela, elkarrizketak, bideoak, argazkiak … liburu zein interneten laguntzarekin batera. Aurkezpen paregabea egin dute, bideoak eta grafikoak testuaren artean txertatuz, baina agian titulu edo azpitituluren baten falta sentitu dut. Bideo eta grafiko hauek edukia hobeto ulertzera eramaten gaitu. IKT-ren tresnen erabilera oso egokia izan da baita ere, youtubetik ateratako bideoak zein haiek sortutakoak erabiliz (gainera montaje onekin) eta materialaren zein instalazioen argazkiak ere erabiliz. Kolaborazioari dagokionez, bideoan Ander Montserrat agertzen zaigu jokaldirik erabilienak agertuz; baina nahiz eta gainontzekoak ez agertu irudietan bideoak egiteko nahiko kolaborazioa beharrezkoa da. Jokoaren egitura, modu garbi batean aipatzen dituzte, instalazioak, materiala, SAKEA… azalduz. Joko ekintza baita ere oso ondo agertzen da azalduta, kolpe desberdinak deskribatuz eta Ander Montserraten bideoan kolpe horiek erreproduzituz. Laburbilduz, blog oso on baten aurrean gaude, beraz nire kalifikazioa honako hau da: 9,25

    ResponderEliminar
  9. Blog hau aukeratu dut jokamolde oso interesgarria iruditu baitzitzaidan eta guztiz ulertzea gustatuko litzaidake. Jokamolde hau nola jokatzen den guztiz ulertu dut, beraz helburu nagusia lortu dute.. Testua ulergarria da eta zehaztasunez idatzita dago, jokamoldearen inguruko datu guztiak argi geratu dira eta idatzizkoa ulertzeko lagungarri egiten diren argazkiak, bideoak eta antzekoak daude. Ordenari dagokionez uste dut orden egokia erabili dutela, agian paletak heltzeko modua materialean sartuko nuke, paletak azaltzen dituzten momentuan. Beste alde batetik agian izenburuak falta dira gauza bakoitza azaltzeko, dena garbiago egoteko eta zerbait bilatu nahi badugu errazago egieko, baina hau kenduta oso ondo dago aurkezpena.

    Jokamolde honetan nola jokatzen den ulertzeko idatzizko informazioaz aparte beste gauza asko erabili dituztela aipatu beharra dago, hala nola, bideoak, elkarrizketak eta argazkiak, beraz IKT tresnen erabilera nabarmena da. Informazioa bilatzeko ez dituzte artikulu edo liburu gehiegi erabili, baina baten bat agertu egiten da bibiografian eta hau nahikoa izan dela dirudi.

    Ikusten dudan arazo bat da ez dakidala kolaborazio lan bat den edo ez, nahiz eta seguru nago baietz, baina bideoetan eta elkarrizketeta ez dakigu guztiek parte hartu duten edo ez.

    Jokamoldearen egituran azaldu beharreko pauso guztiak jarraitu dituzte, gauza guztiak zehaztasunez azalduz: sakea, errestoa, markagailua, joko mota, tantoak nola irabazi eta galtzen diren, materiala, instalazioa.. Jokamoldea deskribatzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak era egokian azaldu dituzte eta argi geratu zait zati honetan azaldu beharreko guztia.

    Azkenik, joko-ekintza deskribatzerako orduan uste dut dena pausoz pauso eta argitasunez azaldu dutela eta jarri beharreko gauza guztiak azaldu dituztela, beraz nola jokatzen den argi geratu zait.

    Laburbilduz oso lan aproposa iruditu zait, esan dudan bezala gauzaren bat hobetzeko dago baina blogaren helburua zehaztasunez bete dute, jokamolde hau zertan datzan azaltzea, eta uste dut gauza guztiak argi geratu zaizkidala.
    Andoni Benito Erdozain
    Kalifikazioa: 9

    ResponderEliminar
  10. Lan oso txukun baten aurrean nagoela iruditzen zait. Era garbi eta antolatu batean egin duzuela iruditzen zait, zehaztasunez idatzia, grafikoak... Horretaz aparte, azpimultzo bakoitzari izenburuak idatziz gero, nire ustez testua oraindik eta argiagoa izango litzateke. Hala eta guztiz ere nire ustez, gai bakoitza ondo landua dago. Informazio iturri desberdinak erabili dituzue, hala nola, espainiar komitearen liburua, elkarrizketa, bideoak... Beraz, IKT tresnen erabilera egokia izan da bideoez gain, argazkiak ere erabili dituzuelako.
    Horrez gain, nahiz eta denen izena agertu, bideoan eta elkarrizketan ez zarete guztiak ageri, beraz ez nago zihur guztiak egin zenuten.
    Horrekin batera, jokamoldearen egitura argitasun osoz azaldu duzuela iruditzen zait. Instalazioa azaltzeko orduan, argazki bat erantsi duzue honek dituen atalekin, horrek hori ulertzea asko errazten du. Materialari buruz hitz egiteko orduan ere, oso txukun deskribatu duzuela iruditzen zait. Horo har, atal hau osotasun osoz egin duzue.
    Azkenik joko ekintzari erreparatuz, batez ere jokaldiak azaltzeko orduan, oso era egokian egin duzue, ulergarriago egiteko bideo bat erantsiz. Horrez gain, beste atal guztiak ere, era txukun eta antolatu batean azaldu dituzue.
    Hau honela, zorionak eman behar dizkizuet. Nire nota 9'25 da.
    Maddi Garikano

    ResponderEliminar
  11. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  12. IRUZKINA
    Iruzkin honetan talde lan honen eta blogaren nire iritzi konstruktiboa ematen saiatuko naiz:

    1-Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabiltzea: datuak jasotzeko iturri desberdinak eta ugariak erabili dituzuela ikusten da, izan ere, alde batetik, bibliografian erreferentzia bat agertzen zaigu (Espainiar komite olimpikoa (1991) Pelota) eta beste aldetik, hainbat argazki eta bideo ageri dira Sebastian Martinezeri egindako elkarrizketaz gain.

    2-Aurkezpenaren argitasuna: atal honi dagokionez bloga ordenatuta dagoela ikusten da, izan ere, irakasleak eskatu ziguna irakur daiteke goitik behera. Beraz, informazio argia eta azkar harrapatzekoa dela uste dut. Baina faltan bota dut izenburu txikiagoak agertzea, hau da, lana atalekin banatuta egotea orindik ere errazagoa izateko irakurtzeko. Ordea, alde oso positibo bat ikusten dut, eta zera da: eskemak eta “gaztatxoak” sartu dituzte guk argiago ikus dezagun aurrelarien eta atzelarien funtzioetan zeintzuk diren euren zeregin onak ta galtzen dituzten tantoak.

    3/4-IKT-tresnen erabilera eta kolaborazio lana: suposatzen dut talde lana egon dela blog hau sortzeko, baina ez da argi geratzen existitu den ala ez, izan ere, ez dira taldekideak inon ere agertzen eta ez genuke jakingo nortzuk diren euren izenak ez balira agertuko. Ordea, sortu dituzten bideoak eta erabili dituzten tresnak bloga sortzeko egokiak direla uste dut. Argazki ugari daude eta bideo mordoa baita ere, desplazamenduaren eta jokaldien inguruan eta paleta nola hartu behar den azaltzen digun beste bideo bat ere badago.
    Gainera bitxikeria moduan erloju bat sartu dute blogaren ezker aldean eta horrelako gauzek bizia ematen dietela blogei uste dut.

    5/6-Jokamoldearen egitura eta joko ekintza deskribatu: jokamoldearen egitura zein den argi geratzen da, izan ere, lehen aipatu dudan bezala motz baina modu zehatz batean dago azalduta paleta argentinarra nolakoa den. Hau da, joko mota ez-zuena dela, 2.2koa, instalazio mota eta beronen ezaugarriak (marrazkien bitartez), materiala (argazkiak ageri dira) zein eta nolakoa den azaltzen dute. Beste alde batetik, pilotarekiko erlazioa kolpea dela argi uzten dute ere, sakea eta errestoa, tantoa. Markagailu mugatua dagoela...
    Joko ekintzari dagokionez zehaztasunez azaldu dute nola jokatzen den, hortaz, ulertzeko arazorik ez dagoela pentsatzen dut.

    Hobetzeko aldera, taldeko kide guztiak bideoan agertzea izango litzateke baina oro har lan txukuna eta interesgarria iruditu zait.

    Nota: 8,75

    Arrate Barros

    ResponderEliminar
  13. Blog honetan paleta argentinarra azaltzen da, oso interesgarria iruditzen zaidana eta aurretik asko ezagutzen ez nuena. Egindako lana oso ona eta osatua iruditzen zait. Argi dago informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili dituztela eta elkarrizketa ere oso ona eta lagungarria da. Testua ere modu argin dago azaldua eta ordena ere egokia da. Hala ere, informazio osoa jarraian agertzen da eta izenburu gehiago jartzea faltako litzaioke. Bideoak eta argazkiak oso onak iruditu zaizkit eta asko laguntzen dute jokamolde hau ulertzen. Haiek egindako bideoa ere lagungarria da jokaldi ohikoenak azaltzeko. Hala ere, haiek egindako bideoan taldekide bat bakarrik agertzen da eta elkarrizketan ez da taldekiderik agertzen, galderak idatzirik agertzen baitira. Taldekideak gehiago atera beharko lirateke kolaborazioa ziurtatzeko.
    Horrez gain, jokamoldearen egitura bikain dago adierazia. Instalazioa, materiala eta sake-errestoak modu egokian azaltzen dira eta erraz ulertzea ahalbideten dute. Tantoak irabazi eta galzerako orduan erabilitako eskemak oso lagungarriak dira. Joko ekintza ere ondo azaltzen da, jokaldi eta kolpe ohikoenak azalduz, horretarako bideoak ere erabiliz.
    NOTA: 9
    Ander Otaegi

    ResponderEliminar
  14. Hasteko, begi bistan dago informazioa iturri desberdinetatik hartu dutela eta erabili duten liburuaren izena agertzen den bezala, erabilitako web orrialdeen estekak ere agertzen dira. Informazioa oso ondo antolatuta dago. Hala ere kontzeptuak hobeto nabarmenduko nituzke; hau da, kontzeptu berri bat azaltzerako orduan kotzeptu horren izenburua letra larriz edo letra handiagoarekin jarriko nuke irakurlea errazago jakiteko beste gauza berri bat irakurtzen hasiko dela. Dena den, argi ulertzen dira kontzeptu guztiak.
    IKT-ren tresnak zer esanik ez: argazki eta bideo ugari txertatu dituzte baita grafikoak ere eta hori mesedegarria izan da jokamolde hau hobeto ulertzeko. Gainera kontzeptu bakoitzari ondo lotuta daude bideoak. Bideoetan guztiok agertu ez arren kolaborazio lana egon dela argi dago informazio asko eta IKT-ren tresna asko daudelako eta oso ondo antolatua.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, oso ondo antolatua dago eta zehatzak izan zarete kontzeptu guztietan. Gainera jarri dituzuen bideoekin, argazkiekin eta grafikoekin primeran ulertzen dira kontzeptu guztiak.
    Beraz, gomazko paleta trinketean zer den jakiteko edo idea argi bat edukitzeko blog hau primeran dago eta nire nota 8,5ekoa izango da. Zorionak!!!

    JULEN SAGARBE

    ResponderEliminar
  15. Lehenik eta behin, blog-a nola dagoen estrukturatuta gustatu zait eta irakurtzeko gogoak sortu dizkit.
    Datuak jasotzeko orduan iturri desberdinetatik hartu duzuela ikusten da bibliografian, baita bideoan agertzen diren elkarrizketatik ere.
    Aurkezpena aldetik lehen esan dudan moduan oso ondo dago eta erabilitako bideoak, elkarrizketak eta grafikoak ugariak dira, eta jokamoldea ulertzerako orduan asko lagun didate. Atal hau asko jorratu duzuela ikusten da. Ala ere, paragraforen bat pixka bat astuna egin zait irakurtzea, eta argiago geratzeko puntuz puntu jarriko nuke informazioa, irakurketa errazteko eta argiago ulertzeko
    Kolaborazio lana elkarrizketatik suposatu daiteke egon dela, bideoetan ordea ez dira agertzen.
    Jokamoldearen egitura aldetik, puntuz puntu dena ondo azalduta dago, markagailua, materiala, tantoak, sakea, joko, duelu, instalazioak. Paleta goma trinketean nola jokatzen den azalpen ona eta zehatza eginez
    Joko ekintza aldetik baita ere, puntu guztiak bete dira eta bideo oso lagungarriak erabiltzeak azalpena orokortzen du.
    Nire iritziz lan hau oso ongi dago, batez ere estruktura eta ulergarritasun, aldatuko nukeen bakarra, lehen esan dudan moduan, azalpenen bat puntuz puntu jartzea izango litzateke, beraz, kalifikazioa 9 bat izango da.
    Beñat Larrinaga

    ResponderEliminar
  16. Lanari buruzko ebaluazioa:
    Lana egiterako orduan informazio asko bilatu dutela ikus daiteke, alde batetik bibliografiari begiratuta baita lana irakurtzerako orduan bertan txertatuta dauden bideoetan ere.Bideoak lanean bertan txertatuta egotea, oso aberasgarria iruditu zait, irakurtzen zabiltzan bitartean bideoak ikusi ditzakezulako.
    Informazio oso garbi eta txukun dago idatzita eta garrantzitsuena dena oso ulergarria da testua.Nik izenburuak faltan bota ditut lan honetan, hau da, sarrera bat, nola jokatzen da, … honek irakurtzerako orduan errazago ulertzen laguntzen bai du.
    Naiz eta taldekide guztiak bideoetan ez ikusi lan hau egiteko taldekide guztien kolaborazioa beharrezkoa da.
    Niri lana asko uztatu zait, motza zehatza eta oso ulergarria izan da.
    Jokamoldea eta joko ekintza oso ondo azalduak daude eta egitura oso zehaztua dago, nire iritziz ez dute puntu bat bera eze pasa.
    Nota: 8,75
    Ariane Unanue

    ResponderEliminar
  17. Blog hau hasieratik bultzatzen zaitu edukia irakurtzera, erakargarria da eta bideo eta argazkiak modu egokian erabili dituzte. Horrez gain, eta edukiari begiratuz, datuak liburu bakar batetik hartu dituzten arren, elkarrizketa egin dute, bideoak bilatu dituzte eta partaide bat modalitate honetan jokatzen duela nabaritzen da. Oso argi azaldu dituzte bai jokamoldea bai jokoan zehar gehien gertatzen diren jokaldiak, hau da, joko-ekintzak. Ez dakien norbait blog honetara sartuz gero, nire uste apalean, paleta goma partidu bat ulertzeko gai izango lirateke. IKT tresnen erabilera, hasieran esan dudan bezala behar bezala erabili dituzte, ez gehiegi ez gutxiegi, eta beste blog batzuekin alderatuz, grafikoak sartu dituzte.
    Guzti hau dela eta, laukote honi jarriko diodan nota 9.5 da. Zorionak.
    Erlantz Pazos

    ResponderEliminar
  18. Blog hau aztertzea erabaki dut, nik ere, trinketean jokatzen den beste jokamolde bat aztertu berri baitut eta interesgarria iruditu zait trinketea pilotalekutzat izanik, honekin zerikusia duten jokamoldeak aztertzea. Hau esanik, iruzkin konstruktiboari ekingo diot.
    Oso lan txukuna eta argia iruditu zait, jokamoldea ulertzeko erraza. Informazioa ongi estrukturatua, inongo adarretatik joan gabe jokamolde hau ulertzeko beharrezko informazioa soilik argitaratuz, etab. IKT tresna ezberdinen erabilera ere, kokapen eta lotura aldetik, egokia izan da. Horretaz gain, hitz garrantzitsuak nabarmendu dituzue eta hori kontutan hartzen da irakurtzerakoan.
    Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzuela nabari da, hala eta guztiz ere, kolaborazio lana egon den edo ez, ez da argi ikusten. Hala eta guztiz ere, elkarlan hau izan duzuela pentsatuko dut. Zerbait aipagarria esaterik badut, puntu positibotzat duzue grafikoak jartzearen ideia, bitxia eta erakargarria egin zait.
    Emandako informazioan, bai jokamoldearen egitura eta joko ekintza argi geratzen dira nahiz eta ene ustetan trinketearen deskripzioan gehiago sakondu beharko zenuketen (xiloa, frailea, ikusleentzako eremua, etab.). Azken finean, jokamolde honen ezaugarri berezienetariko bat pilotalekua bera baita.
    Bukatzeko zoriondu beharra dizuet, oso lan polita, argia eta sinplea den heinean, ona iruditu baitzait. Guzti hau esanda, zenbaki bat jartzeko beharrean aurkitzen naizenez, hor duzue 9 bat.
    Leire Badiola

    ResponderEliminar
  19. Lan hau interesgarria, informazioz betea eta ondo azalduta dagoela iruditu zait, izan ere, eskatutako informazio guztia agertzen da.

    Alde batetik, agerian geratzen da lan hau osatzeko erabili dituzuen medio desberdinen erabilera; hala nola, bibliografian aipatzen den liburua, lanean zehar agertzen diren bideoak, entrebistak…nituen zalantza batzuk argitzeko eta jokoaren ikuspuntu zehatzago bat izaten lagundu dizkidatenak.

    Bestetik, aurkezpenaren antolamenduari dagokionez, aipatu beharra daukat azalpen baikoitzaren goialdean titulu bat jortzea ez legokeela txarto egongo, jarraian hitz egingo duzuenari erreferentzia egiteko, baina egia da “negrita”,letra larria… erabili izanak argi uzten dituztela puntu lodiak.

    Azkenik, jokoaren deskribapenari dagokionez ezer gutxi esan dezaket, asko gustatu zait izan duzuen azaltzeko modua, oso era garbian azalduta baitaude kontzeptu guztiak; hala nola, dauden jokaldi ezberdinak, puntuazio sistema, sake-errestoen kokapena…

    Esandako guztia kontuan izanda honen puntuazioa 9koa dela uste dut, ZORIONAK!

    ResponderEliminar
  20. 1-Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabiltzea: Bibliografian ikusten den moduan web orrialde eta bideo ezberdinak erabili dituzte gai hau jorratzeko

    2-Aurkezpenaren argitasuna: Argazkien bidez eta baita grafikoen bidez askoz hobeto ulertzen da dena, eta bloga ondo antolatua dago.

    3/4-IKT-tresnen erabilera eta kolaborazio lana: Kolaborazio lana egon den ez da oso argi ikusten, baina ikt tresnen erabilera oso egokia izan da. Hori izan daiteke blog honetan hobetu daitekeen gauzaren bat.

    5/6-Jokamoldearen egitura eta joko ekintza deskribatu: Instalazioa, materialak, sake-errestoa... ongi azalduta daude eta irakurerraza gertatzen da. Nahiko argi geratzen da Trinketean Paleta Goma jokamoldea.

    Hau guztiagatik:

    KALIFIKAZIOA: 9

    UNAI BARRENETXEA

    ResponderEliminar
  21. Argentinar Paleta komentatzea aukeratu dut praktikako saioetan ikusi nuen bixitasuna eta azkartasuna gustatu zitzaizkidalako, errepikatzekotan hau aukeratuko nuke.

    Iadanik jolastu izanak asko laguntzen du jokoa ulertzerako orduan, eta blog honetan aurkitzen dudan informazioa gehigarria da. Pentsatzen dut aipatutako taktikak eta jokaldiak lagunduko dutela hobeto jokatzerako orduan.

    Bloga oso txukuna ikusten dut, irudi grafiko askorekin. Ez det bideorik ez argazkirik faltan botatzen, ikusi beharreko guztia argi dago.
    Hala ere, nere gusturako, grafikak soberan ikusten ditut.

    Honengatik, kalifikazioa 9koa izango da

    Martin de la Fuente

    ResponderEliminar