jueves, 22 de noviembre de 2012

Euskal Pilotaren jokamoldea: Paleta goma trinketea



Gomazko paleta trinketean jokatzen den kirol ezagun eta ez zuzena da, hau da, pilota frontisean jo behar du derrigor. 2 vs 2ren aurkako partidu egoerak ematen dira eta parte hartzeko ezinbestekoa da erreminta baten erabilera ,kasu honetan, egurrezko paleta. Pilotaren kasuan, gomazko pilota azkarra eta arina dela esan genezake. Horrez gain, betaurreko berezi batzuk erabiltzea beharrezkoa da. Gainera, aipatzekoa da pilotarekiko erlazioa jokamolde honetan kolpea dela.









Frontoiari dagokionez, 30 metro luzera ditu eta honen berezitasunetako bat teilatu baten presentzia da. Horrez gain, metalezko xafla bat eremu debekatu bat mugatzen du. Gainera, aipatzekoa da teilatu azpian kokatuta dagoen sare bat, garrantzi handia baitu puntuak amaitzeko orduan. Izan ere, bertan punpa ondoren emanez gero puntua lortuko du bikote horrek, ez ordea boterik gabe zuzenean sarea jotzen badu. Trinketearen eskuin eta ezkerraldean marra bat dago eta lerro horretatik gora pilota punparik gabe jotzen badu puntua aurkariarentzat izango da.



Gomazko paleta Trinketean 30 puntu egiten dituen lehenak bilakatuko da irabazle,abantailarik gabe,luzapenik gabe eta desberdinketarik gabe. Nahiz eta gaur egun, mundialetan eta munduko kopetan berezitasuna setaren bidezko puntuazioan ematen da: 15 puntuko bi set jokatzen dira eta bikote bakoitza bana irabaztekotan hirugarren set bat jokatuko litzateke 10 tantora.

Kirol honetan,frontoian jokatzen diren gehienak bezala sakea izugarrizko garrantzia du, erasotzeko lehen kolpea baita. Sakatzailea aurreko puntua irabazitako bikoteko edozein izango da, nahiz eta gehienetan aurrelariaren eginkizuna izan. Sakearen noranzkoari dagokionez, ezkerretik eskuinera da eta marra zehatz bat zeharkatu (4 marraren atzetik punpa egin eta 4 zenbakia gainditu) behar du ezkerreko horma ukitu gabe. Teilatuari paralelo dagoen marraren ezkerreko aldean jotzen badu punpak sake egiteko beste aukera bat izango genuke eta beste behin egitekotan puntua zuzenean beste taldearentzat izango litzateke. Sakearen beste helburuetako bat, aurrelaria gainditzea izango da airez ez sartzeko eta arazoak ekiditeko. Gainera atzelariak airez ez sartzeko sakeak egiten ahalegintzen da sakatzaileak. Gehienetan jokalariek, indarrezko sakea bilatu beharrean kolpe tekniko kokatua bilatzen dute.



Kolaborazio-oposizioko kirol baten aurrean gaudenez, taldekideen arteko komunikazioa ezinbestekoa da partiduko emaitza ahalik eta hoberena izateko. Izan ere, postu espezifiko bakoitzeko kideak, hau da, aurrelariak eta atzelariak funtzio zehatzak izango dituzte. Aurrelarien kasuan, atzelariei teilatuan emango diren punpa kopurua abisatuko zaie, baita pilota errebotera utzi edo airez kolpatzeko aholkua. Atzelarien kasuan berriz,aurrelariei airez sartu edota frailera edo bi paretara joateko aholkua esango zaie.

Kokapenak ere berebiziko garrantzia du.Postu espezifikoko aurkarien artean posizioa ez galtzeko lehia izugarria ematen da. Aurrelariak frontoiko lehen marraren ondoan kokatuko dira, erdiko eremuan baina teilatura pixka bat gehiago gerturatuz, sarea zaintzeko.Atzelariak berriz, sakeko marraren inguruan ibiliko da, eskuineko aldean denbora gehiena pasata alegia.







Argazki honetan ikusten den bezala, aurrelaria sarea zaintzeko eginkizuna du.






  Kokapenarekin erlazioa duen desplazamenduak azaltzea ere garrantzizkoa da, izan ere bi desplazamendu mota bereiz ditzakegu: longitudinalak eta lateralak:

       -Longitudinalak frontisera gerturatu edo urruntzen gaituztenak izango dira,hau da                   trinketean aurrera eta atzera joatea.
                 -Lateralak berriz, kantxan zehar ezker hormara(teilatura) eta eskuin hormara gerturatzen     gaituztenak dira


                  

            Bikotekide bakoitzak funtzio konkretu bat du:

-Aurrelarien kasuan, bere eginkizun nagusienetarikoa puntua ahalik eta azkarren amaitzea da, pilotari bizitasun handia emanez. Jokamolde honetan aurrelariek kolpe guztien %20a ematen dituzte gutxi gorabehera.








-Atzelariek, ordea, beste atzelariaren akatsa bilatzea dute helburu, bai efektuen bidez eta bai pilota eskuineko hormara ahalik eta gehien gerturatuz. Atzelarien tantoen baturan kolpeen %80a  ematen dituztela esan genezakeen, eta horrez gain, tantoen erantzukizunaren eramaileak dira gehien bat. Noizbehinka, atzelariek bi pareta bilatzen dute aurrelaria mugiarazteko.


 

        

                   Paletako kirol gehienetan bezala, honetan ere esku biren erabilera zuzena komenigarria da. Izan ere, jokalari profesionalen artean mexikarrek soilik erabiltzen dute  errebeseko kolpea.

      Paleta heltzeko moduari dagokionez kontinentala nagusiena da, baina pilotari bakoitzak bere gustuen arabera hartzen du paleta. Erreminta honen kirtena pilotari bakoitzak erabakitzen du berea. 

Tenis kirtena

Kirten zuzena

Ertzadun kirtena





       

 Kirol honetan, jokaldi ezberdinak bereiz ditzakegu puntuak amaitzeko:

-Bi pareta: Pilotari jo eskuineko paretara bideratzeko nahiarekin, eskuineko paretan jo ondoren pilota frontisera joango da eta sarera sartzea saiatuko gara pilotak punpa egin ondoren, modu honetan puntu zuzena lortzeko.

-Hiru pareta: Pilota airez kolpatu eta dakarren indarra aprobetxatuz ezkerreko horman lehenengo eman beharko du, ondoren, punparik egin gabe frontisean zuzenean eman beharko du, eta geroago eskuin horma , bukatzeko punpa egiterakoan sarera sartzea komenigarria izango litzateke.

-Frontis-Eskuin pareta-Punpa-Sare: Frontisera bideratu kolpea, boterik eman gabe eskuin pareta ukitu eta punpa ondoren sarera sartzen saiatu.

-Frontis-Ezker horma-Punpa-Zabalera: Pilota zuzenean frontisera bideratu ondoren ezker horma ukitu eta teilatuan boterik eman gabe kantxan punpa egitea. Jokaldi mota honekin ez dira tanto zuzen gehiegi egiten baina atzelaria mugiarazteko oso aproposa da.

-Frontis-Punpa-Sare: Pilotariak frontisera kolpatu zuzenean eta punpa ondoren sarera sartzen saiatu. Gehienetan aurrelarien jokaldia da hau, puntu zuzena lortzeko modu ezin hobea baita.

-Frailera zuzenean: Pilota intentzio osoz frontisa eta eskuin horma elkartzen dituen eremu berezira bideratu, hau da frailera. Hemen emanez gero, trinketearen aurreko ezker partera joango da pilota, frontisaren oso gertu hain zuzen ere. Frailearen erabilera egokiak, puntu asko lortzeak ekar dezake, zaila baita pilotara modu aproposera.



Jokamolde honetan efektuen erabilera garrantzi izugarria du bai atzelarietan bai aurrelarietan, pilotak frontisera jotzerakoan eta punpa egiterakoan norabide bitxiak hartzen baititu. Pilota kolpatzerakoan segun eta zein alturarekin jokatzen dugu efektu ezberdinak hartuko ditu pilotak.Efektuen artean lau bereiztuko ditugu: belaunaren parean egiten dena, aldakaren parean egiten dena, aurpegiaren altueraren parean egiten dena eta bukatzeko buruaren gaineko kolpea.



                




            Paleta goma trinketean tantoak irabazteko eta galtzerako ordun, jokaldi edo kolpe desberdin asko ikusi daitezke.


Puntuak irabazteko orduan normalean aurrelaria da puntu hauek lortzen dituena, beraien eginkizunik garrantzitsuena puntuak amaitzea baida. Puntu  hauek lortzeko orduan gehien ikusten den jokaldia bi pareta punpa eta pilota sarera  sartzea da, frailea asko erabiltzen da tanto amaitzerako orduan ere bai, aurrelariak oso joko azkarra eta bizia dute eta pilotari abiadura handiz ematen diote eta abiadura honen bitartez puntu asko lortzen dira, bai oposizioko aurrelariari pilota gorputzera botataz edo atzelariak utzi duen espazio librera pilota bideratuz. Atzelarien kasuan puntu gehienak pilota eskuin hormara bideratuz eta oposizioko atzelariak pilota hori hormatik atera ezin izatea da, bi pareta punpa eta pilota sarera sartzea ere erabiltzen da eta frailea noizbehienka erabiltzen da puntua amaitzeko.


Puntuak galtzerako orduan, gehienetan aurrelarien kasuan puntuak amaitzeko intentzioarekin pilota kolpatzea eta gehiegi arriskatzeagatik pilotak txapan jotzea edo lehenago aipatutako eremu debekatuetan jotzea (txaparen azpian, pilota sarera zuzenean botatzea…). Atzelarien kasuan tanto gehienak eskuin aldeko xaflatik gora pilota botatzea da, atzelariek etengabe pilota eskuin aldera bideratzen dute oposizioko bikoteari gehio behartzeko eta batzutan pilota xaflatik gora joaten da puntua galduz.


Azkenik, trinketan jokatzen den paleta gomari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu bisitatzeko web orri batzuk: 

-http://www.solopaleta.com

-http://www.fepelota.com

Eta paleta goma trinketeko lehen klasea nolakoa izango litzatekeen jakiteko gogoa baduzue hona hemen youtuberako esteka bat:

-http://www.youtube.com



ELKARRIZKETA



  
BIBLIOGRAFIA

Espainiar komite olimpikoa (1991) Pelota

           PARTAIDEAK

ASIER SANZ

ARITZ MILLAN

ANDER MONSERRAT

JOSEBA ZABALA